Oinarrizko gitarra ikastaroa antolatu dute

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 22a, 13:08

Oinarrizko gitarra ikastaroa antolatu dute Elkarguneak eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak. Ikastaroa martxoaren 27tik uztailaren 3ra eskainiko dute.

 

Ikastaroa astelehenetan izango da, 18:00etatik 19:30era, eta guztira ordu t’erdiko hamahiru saio eskainiko dituzte. Bazkideei 33,40 euro kostako zaie eta ez-bazkideei, berriz, 50,00 euro.

Izena Elkargunean bertan eman beharko dute interesatuek. Plaza mugatuak daude, eta gutxienez hamabi laguneko taldea osatu beharko dute ikastaroa martxan jartzeko.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide