2017rako eskaintzen artean sartzen da aktibitatea, eta garai nagusian baratzean sortzen diren hainbat galderari erantzuteko izango da tailerra. Lurra prestatu behar ote den, ongarriztatu behar den, baratzea nola antolatu behar den, zenbat barazki eta zein zein neurritan landu behar diren eta beste hainbat kontu argituko dituzte Furgo Baratzako kideek.