Gehiengoak nahiago du mozorroen sari banaketa aurreratzea

Maxixatzen.eus 2017ko martxoaren 16a

Maxixatzenek egindako azken inkestan, erabiltzaileak inauterietako mozorro lehiaketaren sari banaketa aurreratzearen alde agertu dira.

 

Martxoaren 2tik 13ra egindako inkestan, 136 erabiltzailek eman dute iritzia. Inkestan parte hartu duten %66,18a mozorro lehiaketaren sari banaketa aurreratzearen alde agertu da. Erabiltzaileen gehiengoak nahiago du sarien banaketa 21:00etan egitea. Sari banaketa 00:00etan egiten jarraitzearen alde, berriz, %33,82 agertu da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide