'La Ciudad de las Estrellas. La La Land' filma ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 16a, 09:11

"La Ciudad de las Estrellas, La Land" Damien Chazelle zuzendariak zuzendutako film musikala da. Ryan Gosling, Emma Stone, John Legend eta Rosemarie DeWitt aktoreek hartu zuten parte filmean, besteak beste.

Martxoaren 18an, larunbatean, 22:00etan izango da lehen emanaldia. Igandean, bi emanaldi izango dira. Lehena 17:00etan izango da, eta bigarrena 19:30ean. Filma ikusteko azken eguna astelehena izango da, ikuslearen eguna. Arratsaldeko 20:00etan eskainiko dute azkeneko aldiz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide