Jokoan zeuden 3.000 euroak irabazi zituzten azkoitiarrek "Ixidro" astoarekin, orduerdiko lanean 82 plaza egin eta gero. Txapel izan zen probalekura ateratzen lehena. Bere bi astoek 73 plaza egin zituzten.
Apostuak honako arau hauek zituen: Sigma jatetxearen asto-harria erabiltzea, Txapel izatea lehena froga egiten, eta bi lehiakideek etxeko itzainak izatea.