Hazilan programa fase ezberdinetan garatzen da eta urtarriletik hona “Aktibatu” deritzana gauzatu dute eta orain enpresetan sei hilabeteko iraunaldia izango duten lan-praktikak egiten hastea tokatzen zaie. Iazkoa izan zen lehenengo deialdia eta Hazilan proiektuan parte hartu zuten 15 lagunetatik gaur egun 13 lanean daude.
Hazilan 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei zuzenduta dago. Helburua da enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.
Bigarren edizio honetan parte hartu dutenen artean bost dira azkoitiarrak.
Udal ordezkariek langabeziak eragiten dien kezka helarazi die eta enplegu alorrean hiru herriak elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa dutela gaineratu diete. "Proiektu hauetaz gain, guk enplegu zentroa indartu dugu, gure berezitasuna emanez, lana bilatzen ari zaretenongatik gertu egon nahi dugulako", esan du Zubizarretak.