Voltaia eta Eraso taldeen kontzertuak ostiralean, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 9a, 09:36

Voltaia eta Eraso taldeen kontzertuak ostiralean, Matadeixen.

Voltaia zumaiar taldea Rock and roll estiloko doinuekin taularatuko da ostiral honetan, Matadeiko oholtzan. Aurten gainera hiru urte beteko dituzte taldea sortu zela. Hiru hilabeteko etenaldiaren ondoren, Voltaia hirukotea agertokietara itzuliko da, bateria jotzaile berriarekin.

 

Voltaiaz gain, bigarren kontzertu bat ere izango da ostiralean Matadeixen: Eraso rock talde zarauztarrak ere kontzertua emango du. 22:30ean hasiko da lehen kontzertua. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide