Azkoitiko Sidenor enpresako labeak su hartu du goizaldeko 03:30ak aldera. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutearen ondorioz ez da zauriturik izan eta eraikinaren teilatuan kalte arinak eragin ditu. Garrak 03:50ak alderako itzaltzea lortu dute enpresako langileek, suhiltzaileak iritsi aurretik. Oraindik ikertzen ari dira sua zerk eragin duen.