Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 6a, 12:03

Martxoak 8.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, honako ekintza hauek antolatu dituzte Udalak eta Sostenipe talde feministak:

 

Udalak martxoaren 8an, otsaileko ohiko udalbatzan onartutako adierazpen instituzionalaren irakurketa egingo du, 11:00etan, genero berdintasunaren bidean emakumeen alde lanean jarraitzeko duen konpromisoa berretsiz.

Halaber, martxoaren 6tik 17ra erakusketa bat egongo da ikusgai Elkargunean.

Sostenipe talde feministak, berriz, kontzentrazioa deitu du martxoaren 8rako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide