Gaur goizean Azkoititik ehunka emakume joan dira Donostiako 28. Lilatoian korrika egitera. Lasterketa 10:30ean hasi da, eta parte hartzaileek bost kilometro egin dituzte. Ttipi-Ttapa elkarteko hainbat kide izan dira berdintasuna aldarrikatzeko lasterketan.