Brontzea lortu du Joanes Balenciagak Spainskills lehiaketan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 4a, 14:05

Joanes Balenciagak brontzea irabazi du.

Gaur goizean izan da Spainskills 2017 lehiaketa Madrilen, eta Joanes Balenciaga azkoitiarrak brontzea irabazi du, Kontrol Industrialaren arloan. Eibarko Armeria Eskolako ikaslea da Balenciaga, eta Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloa ikasten ari da.

 

Orain, maila nazionaleko irabazleek WorlSkills deiturikoan hartuko dute parte; urrian izango da Abu Dhabi-n.

Trebetasun lehiaketa nazional hori Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen eta sustatzen du, bi urtez behin. Lanbide Heziketaren dibulgaziozko tresna baliotsuak eta ikasleak, irakasleak zein enpresak estimulatzeko baliabidea da.

Erlazionatutako albisteak: 

Joanes Balenciaga Spainskills lehiaketarako sailkatu da

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide