'Koadernoa Zuri' antzezlana zapatuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 28a, 16:11

Zapatu honetan, martxoak 4, "Koadernoa Zuri" antzezlana taularatuko du Hika Teatroak, Baztartxon. Antzerkia 22:00etan hasiko da. Sarrera sei euro izango da, eta egunean bertan jarriko dituzte salgai leihatilan.

 

Begoña eta Arrate ahizpak dira. Hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Arrate beheko bizilagunak deituta itzuli da, denboraldi bat baitarama hoska, soinu arraroak entzuten dituela esanez. Ama hil berria da eta hutsik behar luke etxeak. Baina Arratek Begoña aurkitzen du bertan. Ezustean. Afrikan bizi izan da urte askoz Begoña. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizia hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Laguntza eskatu zion amari. Honek, ordea, lagundu aurretik mehatxu egin zion. Gertatutakoa bien artean geratuko zela hitz emanarazi egin zion. Egun batzuk geroago Begoñak ihes egingo du zulo ilun hartatik, giro itogarri horretatik. Urrutira. Afrikara.

 

Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak idatzitako lana da "Koadernoa Zuri", eta honako hauek dira antzezleak: Itziar Ituño, Agurtzane Intxaurraga eta Miren Gojenola.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide