Mikel Zubizarreta, Gipuzkoako Urak-eko arduradunak azaldu du bi aldiz hautsi den ur hodia ularitazkoa dela, eta "zaila" izaten dela hodia barrutik nola dagoen ikustea. Aurreneko aldiz pasa den astearte iluntzean pitzatu zen Julio Urkixo 8. zenbakiko errepide zatian, eta bart gauean berriz hautsi da hodi bera, 12. zenbakian.