Gazteria sailak adierazpen lehiaketa antolatu du martxoaren 8a dela eta

Maxixatzen.eus 2017ko otsailaren 22a

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan adierazpen lehiaketa bat antolatu du Artxamendi topalekuak. Egun horren inguruko adierazpen bat egin beharko da, oinarrietan adierazitako formatuetako batean.  

 

Lehiaketaren oinarriak

-Lanak argazki, marrazki, bideo, bertso edo olerki formatuan egin beharko dira, eta landuko den gaia “Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna” izango da.

-12-18 urte bitarteko azkoitiar guztiek har dezakete parte.

-Lanak aurkezteko epea otsailak 24 izango da.

-Lehiakide bakoitzeko ezingo dira hiru lan baino gehiago aurkeztu.

-Aurkeztutako lan guztiak, modu batera edo bestera, argitaratzeko aukera izango dute antolatzaileek betiere egilearen aipamen edo sinadurarekin.

-Epaimahaiak, batez ere, lanek zabaltzen duten mezua baloratuko du, orijinaltasuna eta kalitatea ere baloratuak izango diren arren.

-Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanen artean saria jasotzeko gutxieneko kalitatea ez balego, lehiaketa huts deklaratu ahal izango du.

-Martxoaren 8an argitaratuko dute irabazlea eta irabazleak tableta jasoko du sari gisa.

-Aurkeztutako lan guztiak martxoak 6 eta 10 bitartean ikusgai egongo dira Elkargunean.

-Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauen guztien onarpena dakar berekin.

-Lanak Artxamendi topalekuan, Gazte Informazio Zerbitzuan (GIZ) edo Artxamendi@gazteriazkoitia.eus helbide elektronikoan aurkez daitezke, bakoitzaren formatuaren arabera. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide