Udalek Jesus Agirre omendu dute Iraurgi Berritzenen egindako lanagatik

Maxixatzen.eus

Iraurgi Berritzeneko lehendakari Javier Zubizarretak oroigarria eta landarea eman dizkio Agirreri. / Azkoitiko Udala.

Jesus Agirre zuzendariarentzat azkenengo administrazio kontseilua izan da gaurkoa Iraurgi Berritzenen, hil honen bukaeran jubilatuko baita.

 

28 urte eman ditu Agirrek garapen eta berrikuntza agentzian lanean, eta bailarako udal ordezkariek omenaldi xume bat egiteko aprobetxatu dute gaurko hitzordua.

Iraurgi Berritzeneko lehendakari Javier Zubizarretak oroigarria eta landarea eman dizkio Agirreri, "urte luzez egindako lana eta dedikazioa" eskertzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide