2016. urtean euskal literaturak utzitako honako sei obra hauek nabarmendu dira lehen bozketan:
Miren Gorrotxategiren "33 EZKIL", Xabier Mendigureren "ALSINA", Jose Inazio Basterretxearen "BEGOÑAREN ITZALPEAN", Kirmen Uriberen "ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA", Pello Lizarralderen "ELUR BUSTIA", Juan Luis Zabalaren "TXISTU ETA BIOK".
Martxoaren 16a baino bidali beharko dute akademiakideek horietako baten aldeko botoa. Akademiak apirilaren azkenean emango du ezagutzera 2016ko 111 Akademiaren Saria, eta sari banaketa maiatzean egitea aurreikusten du.