Zapatu honetarako egun osoko egitaraua antolatu du Sostenipek, "Emakumion Juantaizo Feministie" lelopean. Ekintza guztiak Matadeixen izango dira. 10:00etan, zenbait dinamika eta gogoeta egingo dituzte. 12:00etan, kafe tertulia izango da Azpeitiko eta Azkoitiko talde feministako kideekin. 14:00etan, bazkaria egingo dute eta, azkenik, 17:00etan, "Alu ulu" antzerkia izango da Arremanitz lantaldearen eskutik.