Liburutegiko hormak konponduko dituzte, eta bi egunetan itxita egongo da eraikina

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 15a, 10:19

Javier Beristain.

Aizkibel Liburutegian barruko hormak berrituko dituzte datozen egunetan. Hormetako pitzadurak konpondu eta margotu egingo dituzte.

 

Lanak zonalde berriaren goiko solairuan egingo dituzte lehenengo, eta gero gainerakoan. Horregatik, liburutegiaren azken solairua itxita egongo da otsailaren 17an eta 18an. Eta otsailaren 24an eta 25ean, ez dute zerbitzurik eskainiko eraikina osorik itxiko dutelako. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide