Hil egin da Ibarmia enpresan larri zauritutako langilea

Maxixatzen.eus

Donostia Ospitalean zegoen ingresatuta, oso larri, eta atzo hil zen.

Joan den astelehenean Ibarmia enpresan larri zauritutako langilea hil egin da; eskailera batetik erori zen, lau metroko altueratik, eta oso larri eraman zuten Donostia Ospitalera.

Elgoibarko Betelu enpresako langilea zen, eta Ibarmia enpresan azpikontratatuta ari zen lanean.

Mutrikuarra zen hildako langilea.

 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide