VIII. Outleta Herrixenek antolatuta, otsailaren 18an eta 19an

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 8a, 11:34

Otsailak 18-19 asteburuan izango da VIII. Outleta Elkargunean.

Herrixen Azkoitiko Dendaixek antolatuta, otsailaren 18an eta 19an irekiko dute aurtengo VIII. Outleta, Elkargunean. Guztira herriko 12 dendak parte hartuko dute: Aingeru Loradenda, Z Estudioa, Arantxa Jantzidenda, Idurre Osagarriak, Karan Haur Moda, Josi, Lirain, Maina, Munibe, Soul, Yoko Kirolak eta Noah.

 

Aurten, gainera, erosketak egiten dituzten bezeroen artean pintxoa doan eskuratzeko tiketak banatuko dituzte, horiek agortu arte. Taberna hauetan trukatu ahal izango dira tiketak: Zurt, Latz, Ttakun, Orbela, Koxka, Errexil eta Etxeaitz.

Outleta ordutegi honetan zabalduko dute otsailaren 18an eta 19an: zapatuan, goizez, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Igandean, berriz, goizez bakarrik zabalduko dute, 10:00etatik 14:00etara.

Bestalde, ateri egiten badu umeentzako puzgarriak ere egongo dira Elkarguneko atarian. Eta aurten ere haurrentzako zaintza zerbitzua eskainiko dute ordutegi honetan: zapatuan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandean 10:00etatik 13:00etara. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide