Santa Ageda bezperan kantari

Maxixatzen.eus

Argazkian, Floreaga ikastetxeko irakasleak eta gurasoak.

Floreaga ikastetxeko irakasle eta guraso batzuk kopla kantari irten ziren pasa den zapatu arratsaldean, Santa Ageda bezperan. Hiru orduz aritu ziren kantuan herriko kale, taberna eta elkarteetan, Jose Mari Altuna bertsolariaren eta Olatz Zabaleta soinu jotzailearen gidaritzapean. Bildutako dirua Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundearen solidaritate proiektuetara bideratuko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide