Goazen! musikalaren bi emanaldi eskainiko dituzte Baztartxon martxoaren 17an, eta sarrerak datorren astelehenean, otsailaren 6an, jarriko dituzte salgai Baztartxoko leihatilan, 18:00etatik 19:30era bitartean, sei eurotan. Erosle bakoitzak 10 sarrera baino gehiago ezin izango ditu erosi; muga 10 sarreretan jarri dute. Emanaldiak, martxoaren 17an, 18:00etan eta 20:00etan izango dira.