Gainontzeko edukiontziekin "arazorik ez" dagoela uste duten arren, edukiontzi horira botatzen den material desegokiaren kantitateak aurreikusitakoa baino handiagoa izaten jarraitzen du.
Laster sentsibilizazio kanpaina bat abiatuko dute, hondakinak ondo bereiztearen garrantziaz jabetzeko. "Seguru nago jende askok behar ez diren hondakinak ontzi horira botatzen dituela jakin gabe gaizki egiten ari dela. Ondo goaz, eta herritarrak bide beretik jarraitzera animatzen ditugu. Baina, ontzi horiaren kasuan, geure partetik gehiago jarri beharrean gaude", dio Javier Zubizarreta alkateak.
Hondakinen sailkapena ingurumenaren mesedetako izateaz gain, Udalarentzat aurrezte bat ere badela ohartarazi dute.