Negoziaketa luze baten ondoren, Erloko langileen ordezkariek enpresako hitzarmena sinatzea lortu dute. Hitzarmen horrekin, azken urteetan egin diren "erreformak enpresatik kanpo" geratzen dira. Hitzarmen horrek 2 urteko indarraldia izango du, hau da, 2016-2017 urteetarako.
Honako edukin hauek ere jasotzen dira bertan:
-60 euroko soldata igoera bi urtetan.
-Lan istripuen edo gaixotasun profesionalen ondorioz egon daitezkeen bajak %100 kobratzea (orain arte 75% kobratzen zuten).
-Hitzarmena eteten ez duen klausula.
-Mutualitateak ez kudeatzea gaixotasun arrunteko bajak.
-Hitzarmenaren ultra aktibitatea.
ELAk balorazio "oso ona" egin du lortutako hitzarmenaz, eta azaldu du enpresaren tamainak ez duela garrantzirik, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen erreforma ez aplikatzeko. Sindikatuak gaineratu du horrelako "hitzarmen duinak" langileen kontzientziazioari, antolakuntzari eta borrokari esker soilik lor daitezkeela.