Plaza jendez lepo izan zen pasa den zapatu arratsaldean, Alai Batza herriko aisialdi taldearen 30. urteurrena ospatzeko: puzgarriak, tailerrak, txokolatada, eta abar antolatu zituzten ehunka boluntariok herriko gaztetxoentzat. Bestalde, Udalak omenaldia egin zion aisialdi talde osoari, eta oroigarri bat eman zion Javier Zubizarreta alkateak Alai Batzako Koldo Calvo koordinatzaileari.
2017 urt 30 Azkoitia