Gogoz hasi ziren bi taldeak eta joan-etorriko leiha izan zen. Xabi Chicoren taldeak hasiera ona izan zuen arren, talde bizkaitarra 6 puntu aurretik iritsi zen atsedenaldira. Aldageletatik bueltan, ordea, Añareseko neskak defentsan oso ondo aritu ziren, eta erasoan ideiak garbi izanik, markagailuari itzulia ematea lortu zuten, 66-60 emaitzarekin amaituz. Bikain aritu zen talde osoa, eta inoizko ikuslego jendetsuenaren babesarekin, garaipena etxean geratu zne.
Azken lau partidetatik hiru irabazi ondoren, sailkapeneko erdiko postuetara gerturatu da Añares. Hurrengo jardunaldietan berdin jarraitu eta lasaitasuna ematen duten postuetan mantentzen saiatuko da.