KULTUR EKINTZAK. Hainbat kultur ekintza egingo dituzte: DBHko ikasleek AESLEME erakundearen ordezkarien bisita jasoko dute urtarrilaren 25ean On Bosco aretoan. 26an ZAPOREAK gobernuz kanpoko erakundeko taldekide batzuk etorriko dira. 30ean HUNTZA musika taldeko bi kide, Josune Arakistain eta Aitor Huizi, gonbidatuko dituzte. 27an Ekain Txou, pailazo saioa izango dute HH eta LH 1. zikloko neska eta mutilentzan.
Urtarrilaren 31n kirol saioak, jolasak, pelikulak eta elizkizunak izango dituzte.
Gainera, “2384. Nork nahi du bizi betirako?” antzerki musikala ikusi ahal izango dute otsailaren 3an, LH3-6ko neska eta mutilek.
ON BOSCOREN FESTA: SALESTAR FAMILIAREN AFARIA. Urtarrilaren 28an larunbatean, 21:00etan, afaria izango dute Joseba Jatetxean, On Boscoren festaren ospakizunaren barruan. Parte hartzeko gonbitea egin die FLoreaga ikastetxeak Floreagako irakasle, guraso, ikasle ohi, Alai Batzako begirale, ADMA eta Gazteak eta Garapena taldeetako kideei, eta parte hartu nahi duen edozein herritarrei. Afarirako txartela 25 euro izango da, eta Floreagako idazkaritzan eska daiteke, urtarrilaren 25era arte.
FLOREAGAKO IKASLE OHIEN MEZA ETA BAZKARIA: Urtarrilaren 29an, igandean, Floreagan meza izango da, 12:00etan, AB koroarekin. Gero, talde argazkia aterako dute. Bazkaria Hotel Loiolan izango da, ordubietan. Bazkarirako txartelak Lujan dendan eros daitezke, 23 euroren truke, urtarrilaren 28ra arte.