2017/01/29 19:00

Antzerkia

"Karramarroa" antzezlana

"Karramarroa" antzezlana
Matadeixe, Azkoitia

Konpota ederrarekin gure artean egon zen Dxusturi teatroa, algarara eramango gaituen obra kritiko eta ederrarekin datorkigu. Eneritz Artetxe aktore lanetan, Pablo Ibarluzeak hartu du bere gain zuzendaritzaren ardura.

“Karramarroa” Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Iacuben testuetan oinarrituta, Dxusturi teatroak sortu duen bakarrizketa bat da.

Testu honetan 40 urte inguruko emakume batek, bere bizipen eta inguruari buruzko gogoetak kontatuko dizkigu mihi zorrotz eta lotsagabe batez.

“Are! Ez genituen horiek besterik behar: Futbolariak! Zertara datoz horiek naturismo leku batera bere plastikozko gorputz perfektuekin? Show baten ematera? Ez diote sekula haur izateari utzi. Beraien soinak begiratzen dituzte lasterka dabiltzala. Beraien buruak miresteko.”

“Ez dut lorik egiten. Min ematen dit Mikelek. Paparrean min dut eta lehertuko zaidala ematen du. Arnasa sentitzen dut bihotzaren kontra borrokan. Kontra neurkadan, erraiak zapartatuko balizkit bezala.

“Baina zer da hori? Zakila? Tronpa bat dela pentsatu dut. Baina zer da gizon hori?z da holakorik existitzen...

Zortzirentzako errekia ematen du. Hori ! Eta goitik behera depilatua...eta ez dakit zer esaldi menbruaren erroaren inguruan zirilikoz tatuatua...”

 

Prentsak esana.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide