Buenosairestar abeslari Fernando Valsega eta Exilio New tango orkestrak Luna del Sur ikuskizuna aurkeztuko dute. Musika, dantza, poesia eta Argentinako espiritua uztartzen dituzte. Emanaldia urtarrilaren 28an izango da Baztartxo antzokian, 22:00etan. Sarrerak leihatilan bertan egongo dira salgai, sei eurotan, ikuskizuna hasi aurretik.