Horretarako, pertsona aktiboen parte hartzea behar dute. Dagoeneko talde bat osatzen ari dira, eta orain arte egindako bideari jarraipena emateko, hilaren 25ean bilduko dira berriro. Herritarrak gonbidatuta daude bileran parte hartzera. Hitzordua Elkargunean izango da 18:00etan.
Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzak sustaturiko proiektua da, eta herri ezberdinetan ari dira garatzen, Osasunaren Mundu Erakundearen programa batean oinarrituta.