Alai Batzaren 30. urteurreneko festa

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 17a, 11:16

Aurten Alai Batzak 30 urte betetzen ditu, eta hori dela-eta, urtarrilaren 28rako jai berezi bat antolatu dute urteurren hori ospatzeko. Besteak beste, makarroi jana, puzgarriak, txokolatada eta tailerrak antolatu dituzte. Hemen egitaraua:

 

Alai Batzak, salestarrek Azkoitian zuzentzen duten Aisialdi taldeak, 30 urte beteko ditu hile honen amaieran. Urtemuga hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Alai Batzak urtarrilaren 28rako:

13:00etan, makarroi jana izango da ABko bazkideentzat Floreaga ikastetxean. Bazkaritarako tikeak idazkaritzan hartu behar dira, euro baten truke.

16:00etatik 20:00etara, puzgarriak, tailerrak eta jolasak egingo izango dira herriko plazan.

18:30ean, txokolatada izango da herriko plazan.

19:00etan, ekintza bat osatuko dute herriko plazan, Alai Batzaren 30. urteurrena irudikatzeko. Eguraldi txarra balego, ekintza horiek Gurea pilotalekuan egingo dituzte.

Gainera, Torre Zuri erakusketa aretoan, Alai Batzaren erakusketa egongo da ikusgai, urtarrilaren 19an, 20an, 21ean, 22an, 26an, 27an, 28an eta 29an. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute eta larunbatetan eta igandetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Alai Batzako argazkiak, bideoak, albumak, kamisetak eta sinadurak biltzeko liburu bat eskuragarri jarriko dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide