Zuhaitz bat erori da errepidera

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 16a, 17:04

09:00ak aldera erori da errepide erdira tamaina handiko zuhaitza.

Azken egunotako euriteengatik, zuhaitz bat erori da gaur goizean Izarraitz auzoko Olano baserriaren alboko errepidera. Hori dela eta, Udaleko brigadako langileek bertaratu behar izan dute, 09:00ak aldera, tamaina handiko zuhaitza errepidetik kentzeko. 12:00etarako errepidea garbitzea lortu dute langileek, eta trafikoa normaltasunez igaro da bertatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide