Elkargunea jendez goraino bete zen pasa den zapatuan, Bidasoa eta Bada Huesca taldeen lagunarteko partida ikusteko. 31 eta 28 Bidasoa etxeko taldeak irabazi zuen partida. Sarreren bidez bildutako dirua Munoaundi Azkoitiko eskubaloi taldearentzat izango da.