Zakelako egitaraua
- Urtarrilak 17: Aimar Uribesalgo, "Giza historia ikuspuntu energetikotik".
- Urtarrilak 24: Igor Meltxor, "Ikerketa kazetaritza; bidegi, errauskailua...". Meltxorrek gai horien inguruan bi liburu argitaratu ditu: “Gestión a la vasca. Chiringuitos, impunidad y soberbia” eta “Caso Bidegi. ¿A dónde ha ido a parar el dinero?”.
- Urtarrilak 31: Ahoztar Zelaieta (gazteleraz), "Evasores morosos y millonarios vascos". Izenburu bereko liburua argitaratu zuen iaz.
- Otsailak 7: Aimar Uribesalgo, "Errefuxiatuei laguntzera joan eta geopolitikaren txotxongilo bihurtu".
Hitzaldi guztiak asteartetan izango dira, 19:00etan hasita.
Arte erakusketa
Hitzaldiez gain, Ainhoa Sudupe artista azkoitiarraren lanak ikusteko aukera ere izango da Zakela tabernan. Otsailaren 14ra arte egongo da ikusgai.