Apirilaren 5ean pasatuko da Korrika Azkoititik

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 9a, 12:26

Argazkia: Floreaga.

Otxandiotik Iruñera joango da 20. Korrikaren lekukoa, martxoaren 30etik apirilaren 9ra. Gaur goizean jakinarazi ditu AEK-k aurtengo Korrikaren ibilbidea eta ordutegia; Azkoititik apirilaren 5ean igaroko da, 05:40an. 

 

Batzuk lelopean, 2.535 kilometroko bidea egingo dau Korrikak aurten. Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean, eta Gasteiz aldera joko du. Apirilaren 2an izango da Baionan; Donostian, 4an; Bilbon, 6an; eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an. 

Apirilaren 4an, asteartean, Gipuzkoan sartuko da Korrika, eta egun horretako arratsaldean Donostiara iritsiko da. Hurrengo egunean, apirilaren 5ean, Urola Kostan emango du gaua, eta Bizkai alderantz hartuko du. Azpeititik 05:00ak aldera iritsiko da, eta handik Azkoitira joango da; 05:40 inguruan ailegatuko da herrira.

Argazkia: Berria eta AEK.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide