Caritaseko kideen urte hasierako bazkaria

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 7a, 13:03

Azkoitiko Caritaseko kideak.

Azkoitiko Caritas taldeak bazkari batekin eman zion hasiera urteari hasiera urtarrilaren 3an, Laja jatetxean. Bertan bildu ziren taldeko kide batzuk, beti ere, aurtengo helburuei indartsu ekiteko asmoz. Honako bertso honekin amaitu zuten elkartasun bazkaria:

 

Caritasen talde espirituaren lekukotza. Doinua: Habanera

Urte berria hastear

idatzi gabe arbela

aurtengo helburuekin

osatu dugu kartela

boluntario andana

kakoa hor dagoela

behar dutenek hor dute

itzalpe honen epela

barruko maitasun senak

itsasargiak bezela

gogoan izan ditzagun

non geundeke bestela

uzta ugaria baita…

lematzat hartu honela

nahiz eta argi daukagun

langileok urri garela.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide