Ikasleen %90ak euskaraz atera du gidabaimena

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 5a, 12:41

Gidabaimena lortzeko azterketa euskaraz egin duten ikasleak.

Uxoa Aizpuru Etxaniz autoeskolako zuzendariak eta Marijose Arregi Udaleko Euskara zinegotziak aurten gidabaimena euskaraz atera duten ikasleak saritu dituzte. Guztira, autoeskolako ikasleen %90ak egin du euskaraz B gidabaimenaren azterketa teorikoa. Etxaniz autoeskolak Udalarekin elkarlanean 2010etik eskaintzen du gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera.

 

Udalak euskararen erabilera saritzeko xedez diploma bana eman die gidabaimena euskaraz atera dutenei. 2009an argitaratu zen estrainekoz gidabaimena euskaraz ateratzeko beharrezkoa den materiala, eta behin materiala esku artean izanda, Etxaniz autoeskolak, Udalaren laguntzarekin, eskaintza berria martxan jartzea erabaki zuen.

Aizpuruk euskarazko azterketekin arazoak dituztela azaldu du, itzulpenak ez daudelako "ondo eginda beti". Horrek zenbait ikasle "baldintzatzen" dituela gaineratu du azterketaren hizkuntza aukeratzerakoan. Eta aurten "joera gehiago" izan zela azpimarratu du aukeraketa egiterakoan arazo horrengatik. 

Diploma banaketaz gain, Herrixen dendarien elkarteak sei bale zozkatu ditu ikasleen artean, herriko dendetan gastatzeko. Hona hemen sarituak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide