Errege kabalkada gaur iluntzean

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 5a, 10:34

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege magoen desfilea 19:30ean abiatuko da Santa Klaratik, eta ohiko ibilbidea egingo dute aurten ere: Santa Klaratik Plaza Berrira joango da, eta handik herriko plazara. Han Herodes agurtuko dute eta udaletxeko balkoira irtengo dira. Ondoren, Goiko Kaletik Ibai Ondora joango dira, eta, azkenik, eliz atarian Ama Birjinari eskaintza egingo diote. Aurretik, Erregeen pajeak eliz atarian egongo dira eskutitzak jasotzen, 16:30etik aurrera. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide