2017/01/10 18:00 - 19:00

Hitzaldia

"Zaindu zure osasuna bizkar hezurraren bitartez" hitzaldia

"Zaindu zure osasuna bizkar hezurraren bitartez" hitzaldia
Elkargunea, Azkoitia
Urtarrilaren 10ean Xabier Mendiaraz kiropraktikoak hitzaldi bat emango du "Zaindu zure osasuna bizkar hezurraren bitartez" izenburupean. Hitzaldia doan izango da, 18:00etan, Elkargunean.
 

OSASUNA ETA KIROPRAKTIKA

Bizkar hezurreko zainketa on batek, gaixotasunak hobetu eta saihestu ditzake. Zahartzea, bizitzako atal bat da baina bizi-kalitatea galdu behar al dugu bitartean? Hobeto sentiaraztea lortu ahal dezakegu? Eta garrantzitsuena, zer egin dezakegu gutariko bakoitzak gure bizi-kalitatea hobetzeko?

Xabier Mendiaraz, Fisioterapian diplomatuak eta Kiropraktikan lizentzituak, osasun eta gorputzari buruzko beste ikuspegi bat zuen eta Kiropraktika ezagutu ondoren, jendearen osasuna hobetzen laguntzen du Zubieta kalean 18-20 (Donostia) duen kontsultan.

Hitzaldiaren iraupena 45 minutukoa izango da (35minutuko azalpena eta 10 minutuko galdeketa txanda.

 

HITZALDIAREN ESTRUKTURA

1. ZATIA. SARRERA: ZER DA OSASUNA IKUSPEGI NATURAL BATETIK? ZER EGIN DEZAKEGU BAKOITZAK OSASUNA HOBETZEKO?

2. ZATIA. NOLA ERAGITEN DU BIZKAR HEZURRAK GURE OSASUNEAN?

3. ZATIA. KIROPRAKTIKA. NOLA LAGUN GAITZAKE KIROPRAKTIKAK?

4. ZATIA. BIDEO LABUR BAT ETA GALDEKETA TXANDA

 

Hitzaldi hau elkarte, organizazio eta hezkuntza zentro ezberdinetan aurkeztua izan da, oso harrera onarekin.

Hizkuntza: Euskara

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide