Asteazken gauen atera beharko dira bolumen handiko hondakinak

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 4a, 12:17

Urtarrilaren 6a, ostirala, jai eguna denez, bolumen handiko material bilketa (altzariak, etxetresna elektrikoak, eta bestelako etxeko bolumen handiko hondakinak) ostegun goizean jasoko dituzte Azkoitian, ostiral goizean jaso ordez. Beraz, herritarrek asteazken gauean atera beharko dituzte hondakinak.

 
Urola Erdiko Mankomunitateak dei egiten die herritarreo bilketa egunak errespetatzeko. Horrenbestez, urtarrilaren 4ko gauean ateratzeko eskatu nahi die, eta ez lehenago, kaleen itxura zaintzeko eta hondakinen pilaketak ekiditeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide