Elkarguneko bazkidetza kuota hilerokoa izango da 2017an

Maxixatzen.eus

Elkarguneko bazkideen kuota hilerokoa izatera pasatuko da 2017an. Orain arte, hiru hilez behin kobratzen zuen Elkarguneak, baina aurrerantzean hilero, hilabete hasieran, kobratuko du. Horrela, urte osoko kuota hamabitan zatituko du.

 

Erabakia bazkideen mesedetan hartu dutela azaldu dute Elkarguneko ordezkariek, aldi bakoitzean herritarrek ordaindu beharreko kopurua baxuagoa izango delako.

Aldaketa horrek bazkidetza kuotei soilik eragiten die, gainerako jarduera edo aktibitateak hiru hilabetetik behin ordaintzen jarraituko dute bai bazkideek eta bai bazkide ez direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide