Sarek deitutako manifestazioa, abenduaren 31n

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 27a, 10:21

Sentsibilitate eta ideologia ezberdineko pertsonak gonbidatu dituzte manifestazioan parte hartzera.
Aurten ere, abenduak 31rako manifestazioa antolatu du Azkoitiko Sarek. Plazatik abiatuko dira, 18:30ean, Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak Konponbidea Bakea lelopean. Sentsibilitate eta ideologia ezberdineko pertsonak gonbidatu dituzte manifestazioan parte hartzera. Besteak beste: Itziar Elias aktorea, Imuntzo trikitilaria, Traki preso ohia, Arantxa Zubizarreta Xabier Munibe ikastolako zuzendaria eta Josu Godoy anaitasuna futbol taldeko jokalaria, beste hainbat gazteren, langileren eta gurasoen artean.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide