Zuhaitzak Bizirik-en erakusketa Torre Zurin

Maxixatzen.eus 2016ko abenduaren 26a

Urtarrilaren 7ra arte irekita egongo da erakusketa.

Zuhaitzak Bizirik taldeak erakusketa jarri du Torre Zurin, eta urtarrilaren 7ra bitartean egongo da ikusgai. Goizetan, 10:00etatik 13:00etara irekiko dute eta arratsaldetan, 17:00etatik 20:00etara.

 

Erakusketaz gain, Las estaciones filma doan eskainiko dute Baztartxo atzokian hilaren 29an, 19:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide