Mikel Ayestaranekin solasaldia Azkoitian: "Alepo Zero Gunea"

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 22a, 19:03

Mikel Ayestaran, Jerusalemen kazetari lanetan.

Mikel Ayestaran freelance kazetariarekin solasaldia antolatu du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Alepo Zero Gunea izenburupean. Nazioarteko gatazken jarraipena du ogibide beasaindarrak, eta bere eguneroko horretaz galdezka arituko da Irene Elorza kazetaria.

 

Besteak beste, 2009an Nazioarteko Kazetaritza Saria irabazi zuen Ayestaranek, gatazka lekuetan egindako lanagatik.

Ayestaran hamabost egunerako etorri da Jerusalemetik Euskal Herrira, eta Azkoitikoa izango da kazetariak emango duen solasaldi bakarra: Floreagako On Bosco aretoan izango da hilaren 26an, 19:00etan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide