Gainera, Donostiko lasterketaren data jakin zutenean, Donostiako Mugikortasun Sailera jo zuten antolatzaileek. Martin Ibabe zinegotziarekin hitz egin zuten, baina hark ezin zutela "ezer egin" esan zioten.
Ondorioz, Azkoitia-Azpeitia lasterketaren antolatzaileek erabaki dute publiko egitea euren desadostasuna, eta azaldu dute horrelako erabakiek "atletismoari kalte" egiten diotela.