Hala ere, LABez haratago presoen alde lanean dauden beste eragileei babesa adierazi nahi die. Babesa eta haien ekimenetan parte hartzeko deialdia egin nahi du. "Zorionez preso eta iheslarien gaiari bultzada emateko ekimen ezberdinak daude martxan eta Urola Kostako LABeko kideak beraietan parte hartuko dugu", azaldu dute. Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko borrokarekin bat egiten dutela esan dute eta horregatik, ondorengo deialdietan parte hartuko dutela berretsi dute, gainontzeko langileei ere parte hartzeko deia eginez:
Sarek deitutako urtarrilaren 14ko manifestazioan hats adierazlea altxatuko du LABek. Honako ekintza hauetan parte hartuko dutee:
- Kalera Kalera dinamikak deitzen dituen mobilizazioak, nazional mailakoak nola eskualdean burutuko direnak indartuko dituzte.
- Etxeratek deituriko ekimenak babestuko dituzte.
- Ireki dinamikak bildu nahi dituen sinadurak lortzen ibiliko dira. LABeko kideak lantegiz lantegi, langile guztien elkarlanarekin, milaka sinadura biltzen lagunduko dute.
Preso eta iheslari politiko guztiak etxean izan arte lanean jarraitzeko konpromezua berretsi du LABek.