Kontxi Azpiazu Maxixatzeneko bazkideak irabazi du Errigoraren saskia

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 21a, 15:52

Kontxi Azpiazu Azpitartek irabazi du Errigoraren saskia.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Errigoraren saski beltza zozkatu du bere bazkideen artean, eta Kontxi Azpiazu izan da irabazlea. Horrez gain, saski zuria zozkatuko du urtarrilaren 9an, abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra, Maxixatzeneko bazkide egiten direnen artean. Ez al da opari aproposa Gabonetarako? Garaiz zabiltza; oparitu Maxixatzeneko bazkidetza eta hartu parte Errigorako saskiaren zozketan. Hemen datuak bidaltzeko lotura.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide