"Rogue One: Una historia de Stars Wars" filma ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 21a, 09:37

Rogue One

Gareth Edwards zuzendariaren zientzia fikziozko filma eskainiko dute datorren ostiralean, igandean eta astelehenean, Baztartxo antzokian. Behean, filmaren ordutegia, sinopsia eta trailerra.

 

Sinospsia

Inperio Galaktikoak bere arma bortitzenaren eraikuntza amaitu du: Heriotzaren Izarra. Arma horri aurre egiteko, matxino talde batek arrisku handiko misio bat burutzea erabakiko du: martxan jarri baino lehen, espazio-estazio horren plano teknikoak lapurtu. Horretarako, bertan sartzeaz gain, Palpatine enperadorearen errukigabeko jarraitzailea den Darth Vader Lord Sith-ari aurre egin beharko diote ere. Film honen gertakariak Star Wars unibertsoaren III. eta IV. atalen artean kokatzen dira. 

Iturria: Zinea.eus

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide