Orbela taberna irabazle "Gozatu Gipuzkoa" azokako pintxo lehiaketan

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 19a, 13:17

Orbela tabernako nagusia saria jasotzen.

Atzo, igandea, "Gozatu Gipuzkoa", gastronomia eta kultura uztartzen dituen azoka, izan zen herriko plazan. Hainbat ekoizle, sukaldari, tabernari eta artista bildu ziren, eta produktu ezberdinen postuak jarri zituzten. Horrez gain, pintxo lehiaketa ere egin zuten eguerdian, eta epaimahaiak Orbelaren pintxoa saritu zuen; Irizar Sukaldaritza Eskolak emandako saria irabazi zuen. Bigarren saria, berriz, herritarren botoen bidez aukeratu zuten, eta sari hori Ibai Ondo tabernak eskuratu zuen.

 

Honako taberna hauek hartu zuten parte pintxo lehiaketan: Ibai Ondo, Orbela, Tta-Kun eta Bai Azkoitia Batzokia. 

Bestalde, pintxoak dastatu zituzten herritarren artean zozketa egin zuten, hau da zenbaki saritua: 332. Pintxo lehiaketan parte hartu zuten tabernetara bertaratu beharko du irabazleak. 

Erlazionatuak

"Gozatu Gipuzkoa" azoka, iruditan

Maxixatzen.eus 2016 abe 19 Azkoitia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide