Javier Zubizarreta alkateak azpimarratu du merkataritza sektorea herrian "behar-beharrezkoa" dela: "Dendarik gabe kaleak desertu bilakatuko lirateke. Udaletik saiatuko gara diru laguntzak ematen, baina, batez ere, bezeroak izatea da ezinbestekoa. Egin dezagun ahalegina herrian erosteko".